XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAKASKINTZAREN KALITATEAZ

I. Gaiaren Inguruan.

Heziketari buruzko ikerketak oso urri dira gure gizartean.

Honen arrazoia, batik bat, bere medio eskasetan aurkitu behar dugula uste dugu.

Eskolak falta direnean, kontrazentzuzkoa dirudi ikerketarako halako presupostu bat zuzentzeak.

Irudipen hori ez da guztiz zuzena, eskolak falta direnean ere jakin behar baita non, norentzat, zenbat eskola falta diren.

Hala ere, badirudi batzuetan behintzat ikerketa haundirik gabe egiten direla eskola berriak.

Ondorioz, batzutan gelak hutsik edukitzeko, bestetan behin behineko gela zaharretan dauden bitartean.

Donostian eta bere ingurunean ditugu esandako hau argitzeko adibideak.

Aipaturiko alderdi hauei zuzenduak izan dira oraindainoko ikerketarik gehienak.

Ez dugu, bada, heziketa sistimari buruz egindako inbestigazio haundirik ikusteko aukerarik izan.

Hemen agertuko dugun lan hau kalitateari buruz egina dugun beste lan baten zatia besterik ez da.

Bere pretentsio bakarra heziketa sistimaz pentsatzea da, berari buruz zerbait gehiago ikusiz joan gaitezen.

Gure gizartean irakaskintzaren aldaketarik ez da eman.

Gerrostean eman ziren legeek, 1.945ekoa, 1.964koa, 1.965ekoa, 1.967koak, haurren eskolarizapena zuten ardatz.

Geroago, 1.970gn urtean etorri zen Heziketaren Lege Orokorra alderdi gehiagoz jabetu zen, baina funtsean piramide baten itxurako egitura batetan moldatu zuten irakaskintza.

Gutxi batzuk bakarrik izango dira goi mailako ikasketetara iritxiko direnak; besteak, bidean geratuko dira.

Aurrera jo baino lehen argitu nahi duguna zera da: Errealitate sozial bat era ezberdinetara interpreta daitekeela.